Apirila eta maiatzeko eguenetan, 10:30ean, nagusieneko parkeetako soinketa makinak erabiltzen ikasteko ikastaroa izango da Ondarroan. Atzo izan zen ikastaroaren bigarren saioa eta eguraldia lagun makinak nola erabili ikasten aritu ziren kiroldegi aurrera bertaratutakoak.
Bi hilabeteko iraupena izango du ikastaroak eta interesa dutenak eguenetan, 10:30ean elkartuko dira kiroldegian. Eguraldi txarra egiten duenean kiroldegian egingo dituzte ariketak, bestela parkean bertan.
Ondarroako Udalak garrantzia ematen dio osasunaren zaintzari. Horregatik adin guztietan kirol egin eta ohitura osasungarriak sustatzeko ikastaro berria jarri du martxan.