Barikuan, san Ignazioko bizilagun batzuek beraien ganbara eta etxeetan sartzeko aukera izango dute

0

Apirilak 29, barikua, 15:00etatik 18:00etara bitartean San Ignazio kaleko bizilagun batzuk beraien ganbara eta etxeetan sartzeko aukera izango dute. Aurreko astean etxeetan sartzeko egindako saiakeran 40B, 40C, 42A eta 42B atarietako bizilagunek ez zuten ganbaran sartzeko aukerarik izan eta horregatik ostiralean aukera emango zaiela jakinarazi du Ondarroako Udalak. Beti ere, herritarren segurtasuna bermatzen baldin bada. Etxebizitza bakoitzak 30 minutuko tartea izango du gauzak ganbaratik hartzeko, eta aurreko aldian egin bezala, txanda ezberdinak antolatuko ditu udalak.

Lapurretak izan zituzten etxebizitzetako bizilagunek (47 eta 49 atariak) beraien etxeetan sartzeko aukera izango dute. Hartara, lapurretak egin dizkieten ala ez ziurtatu ahal izango dute. Bi atari hauetako bizilagunak atestatuaren laguntzarekin sartuko dira, modu horretan lapurretak izan dituztenek momentuan salaketa jartzeko aukera izango dute.

Azkenik, Lanbide eta Zubi-Zahar ikastolako lokaletatik ere gauzak hartzeko aukera izango dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina