Joan den astean egindako Osoko Bilkuran Kamiñaldeko lur jausiak eragindako kaltetuentzako lehen beharretarako diru-laguntzen oinarriak onartu zituen Ondarroako Udalak. Deialdia oraindik ez da publiko egin eta horregatik oraindik ezin dira diru-laguntzak eskatu baina herritarrek informazioa eskura izan dezaten hementxe ostegunean onartutakoa.