Eskualdeko ikastetxe guztietako DBH1 eta DBH2 mailako ikasleak kirol ezberdinez gozatzeko aukera izan dute gaur Ondarroan. Kirola egitea aitzaki hartuta eskualdeko gazteak harremanak egin eta kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izan dute. Ekintza bakoitza herriko gune ezberdinetan kokatu da, hala nola, Zubi Zahar ikastola, Txomin Agirre ikastola eta Zaldupe eskolaz gain, futbol zelaia, hondartza, anexoan eta herriko kiroldegian ere ibili dira gazteak. Hementxe gazteen eguneko argazki batzuk: