Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak antolatutako Ondarroako Kirolaren Gala ospatuko da datorren barikuan Etxelilan. 2015 urteko kirol sariak banatuko dituzte 20:15ean hasiko den ekitaldian.
Denetara lau sari banatuko dituzte: urteko kirolaria emakumezkoa, urteko kirolaria gizonezkoa, urteko kirol taldea eta aipamen berezia. Arantza Burgoa izendatu dute 2015 urteko kirolaria emakumezkoetan eta Alai Kolunga ostera gizonezkoen artean. Urteko kirol taldea, berriz, Aurrera Mendi Taldeko eskalada taldea izendatu dute eta aipamen berezia berriz, Jose Mari Naberanentzako izango da.