Aurrera Mendi taldeko eskalada taldea, Arantza Burgoa eta Alain Kolunga saritu ditu 2015eko kirolari legez Ondarroako Udalak. Aipamen berezia berriz, Jose Mari Naberanek jaso zuen atzo Etxelilan egindako ekitaldian.
Eskalada taldeko ordezkariek taldearen sorrera ekarri zuten gogora aurrerantzean ere jarraitzeko gogotsu daudela aipatu zuten saridunek. Arantza Burgoak berriz gurasoak aipatu zituen, etxean txikitatik emakume izanagatik ere kirolean animatzeagatik. Azkenik Alain Kolunga arraunlariak Ondarroako arraun taldeari ein zion aipamena arraunean aritzeko aukera emateagatik.
Ekitaldiaren bukaeran Jose Mari Naberani egin zioten aipamen berezia eta bere seme-alabek, hunkituta jaso zuten oroigarria. Senideek bera gure artean ez badago ere, berak zuen kirolaren ikuspegia gure artean geratu dela esan zuten.