Barikuan Kamiñaldeko egoeraren berri emateko herri batzarra deitu du udalak

0

Herritarrei Kamiñalderen egoeraren berri emateko batzarra deitu du udalak ekainaren 3an, barikua, 17:00etan portuko Kofradian. Orain arte udalean egindako gestioen berri emateko bilera izango dela argitu du udal taldeak. ‘Kamiñaldeko lubiziak sortutako egoera dela eta udalak emandako urratsak eta aurrerantzean eman beharrekoak herritarrekin batera eztabaidatu nahi ditugu. Erabaki asko herriarentzako garrantzitsuak izango dira eta horien berri herritarrek izan behar dutela pentsatzen dugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Hori dela eta, Ondarroako Udalak herritarrei bileran parte hartzeko deia luzatu nahi die.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina