Jose Maria Naberan Garciaren bizitza eta kirol arloan izan duen ibilbidea jasoko duen ikerketa beka aurkeztu du udalak

0

Ondarroako Udalak Kirolariak Historian Zehar deritzon egitasmoa aurkeztu du aurten ere. Bertan, Jose Maria Naberan Garciaari buruzko ikerketa bekarako deia egitea erabaki du Ondarroako Udalak. ‘Naberanen bizitza eta bereziki kirol arloan izandako ibilbidea jasoko ditu aipatutako lanak’, azaldu du Unai Basterretxea kirol arloko zinegotziak.
Proiektuari dagokionez, proiektua, azterlana eta memoria euskara hutsean burutuko beharko dira eta diru zenbatekoa 3.000 eurokoa izango da. Bekaren iraupena, gehienez, sei hilabetekoa izango da. Informazio guztia dagoeneko publikatutako oinarri hauetan aurkituko duzue.

Ondarroako Udalak Jose Mari Naberan Garciak herrian kirola sustatzeko egindako ahalegina goraipatu nahi du ikerlan honen bitartez. ‘Emakume eta gaztetxoen kirolari bere bizitzako zati handi eskaini zion Naberanek eta horren berri herritar guztion oroimenean jaso behar dugu’ gaineratu du Basterretxeak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina