Udalak aurkeztutako finantzaketa plana aztertzekotan geratu da Bizkaiko Foru Aldundia

0

Gaur, Bizkaiko Foru Aldundian izandako bileran Ondarroako Udalak Kamiñaldeko lanak ordaintzeko duen zorpetzeko ahalmena aurkeztu dio Aldundiari. Zenbakiak esku artean dituztela, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek datuak aztertu behar dituztela aipatu dute ondoren Ondarroako teknikariekin elkarlanean proposamen zehatzago bat lantzeko. Bileran izan dira Unai Rementeria Ahaldun Nagusia, Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Jesus Larrea idazkaria eta Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkatea, Loren Arkotxa eta Ondarroako Kontu hartzailea eta idazkari nagusia.

Ondarroako Udalak bere aldetik, behar duen informazio guztia helarazteko prest azaldu da eta aurreratzean ere akordio zehatz bat eskuratu arte lanean jarraitzeko asmoa azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak. ‘Udalean daukagun zorpetzeko ahalmena zein den aurkeztu diegu Aldundiko ordezkariei, orain beraiek zenbakiak aztertu behar dituzte, baina orain arte fakturak ordaindu dituen erakunde bakarra Ondarroako Udala izan da’ gaineratu du.

Bestalde, aurreko astean Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin izandako bileraren inguruan ere berba egin du Bedialaunetak: ‘prentsa bidez jakin dugu Eusko Jaurlaritzak Ondarroako Udalaren finantzaketa plana ikusi nahi duela, beraz, gaur bertan bidali diogu Ana Oregi Lurralde Ingurumen eta Politika Sailburuari aipatutako plana’. Eusko Jaurlaritzarekin ere harremanetan egon gura du Ondarroako Udalak eta hori bermatzeko aurrerantzean ere biltzeko ahaleginak egingo dituztela aipatu du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina