Gernika-Lumoko Gaudeamus Koralak urre olinpikoa lortu du Sotxin (Errusia) jokatu diren Abesbatzen Olinpiadetan. Ondarroako Unanue Kamara Koraleko 13 kideekin batera parte hartu dute aurten lehenengoz, 9. World Choir Games-etan.
Gaudeamusekoek Mundu osoko abesbatza ez profesionalen aurka lehiatzeko aukera izan dute nazioarteko txapelketan, eta beste bi kategoriatan ere sarituak izan dira; Folklore a cappella-n ere urrezko domina lortu dute, eta folklore eszenikoan, ostera, zilarrezko domina irabazi dute.