Uztailaren 29an irekiko da San Ignazio kalea

0

Uztailaren 29an, barikuan, goizeko 11:00etan San Ignazio kalea irekitzea aurreikusten duela jakinarazi du udalak. Egun horretan 20:00ak arte, bertako bizilagunei bakarrik utziko zaie sartzen. Ordu horretatik aurrera, edozein herritar sartu ahal izango da.

Guztira 70 etxebizitza ingurura itzuli ahal izango dute berriro herritarrek, eta familia hauek orain bizitzen dauden etxebizitzak uzteko, aste bateko epea izango dute, etxe aldaketak egiteko nahiko denbora izan dezaten.

Bestalde, Ondarroako Udalak jakinarazi du Alokabideri eskatuko zaiola, oraindik etxebizitza batean kokatzeko zain dauden 10 familiei uzteko hauek lagako dituzten etxebizitza horiek. Alokabidek beregan hartu du lehen sei hilabete hauetako alokairuen ordainketa. Orain, oraindik itzuli ezin diren familiei, 250 €-ko errenta kobratzea proposatzen du. Egoera horretan dauden familien artean, kasu bereziak ere badaudenez, Udalak eta kaltetuek bilera bat eskatu diote Alokabideri, kasu horiek xeheago aztertzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina