San Ignazio kaleko 48, 50 eta 52 atarietako bizilagunak barikuan beraien etxeetara bueltatu ahal izango dute

0

Urriaren 7an, barikua, San Ignazio kaleko 48, 50 eta 52 atarietako bizilagunek beraien etxeetara bueltatu ahal izango dute. Goizeko 10:00etan irekiko dira San Ignazio kaleko hiru atariak. Ondarroako Udala pozik dago lubiziak kaltetutako bizilagunak apurka-apurka beraien etxeetara bueltatzen ari direlako, baina oraindik ere 84 familia etxetik kanpo daudela gogorarazi du. ‘Bizilagun guztiak etxera bueltatzeko aukera izan arte lanean jarraitu behar dugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina