Ager Solabarrietak Euskal Herriko txapelketan bizitakoa kontatzeko kronika bidali digu

0

Joan den larunbatean Euskadiko Irekian parte hartu genuen. Lehendabiziko aldia izan zen gainera bi modalitateak jokatu zirena ( zutunik eta etzanda). Zutuneko modalitatean hirugarren postua lortu genuen, espero baino puntu gutxiago eginda, oso urduri jarri nintzen eta ez nuen piperrik ere jo.

Etzandako modalitatean ordea, espero baino hobeto joan zitzaigun eta lehen postua lortu genuen, hor alderantziz espero baino puntu gehiago eginez.

Orokorrean pozik itzuli ginen, Euskadiko txapeldun izaten jarraitzen dugulako, nahiz eta egun ona ez izan modalitate bietan.

Hurrengo erronka Nafarroako Irekia izango dela espero dugu, esango dizuegu nola doan,

besterik barik egun bat denoi.

20160924_103512 20160924_121253

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina