Eskualdean gertatzen ari den iruzur baten berri eman du Ertzantzak

0

Lea-Artibai eskualdean atzemandako internet bidezko iruzur baten berri eman du Ertzantzak. Azken egunetan aipatutako iruzurra eskualdeko jatetxe batean gertatu da. Ostalariarekin posta elektroniko bitartez kontaktuan jarri ondoren, autoreak (atzerritarra) bazkari bat kontratatu eta erreserba egiteko behar dena baino diru gehiagoko kantitatea duen txeke bat bidaltzen du, ondoren, autoreak emandako kontu korronte batetik gainontzeko dirua bueltatzeko eskatzen dio ostalariari.
Ostalariak jaso duen txeke atzerritarra bankuan sartu ondaren, kobroa gauzatzeko 40 egun behar direla jakinarazten zaio jatetxeko arduradunari, azkenik txekea diru gabe dagoela konturatzen da.
40 eguneko epe horretan, autoreak erreserba bertan behera laga, eta diruaren gainontzekoa itzultzeko eskaria egiten dio jatetxeari.
Honelako iruzurrak, sektote desberdinetan ematen direla ohartarazi du Ertzantzak, baita internet bitartez eginten diren salmenteran, autoreek berdin jokatzen dute dutelarik, horregaitik atzerritik erreserba egin nahi dutenean, segurtasun neurri egokiak hartzeko gomendioa luzatu dizue.
Azkenik gisa honetako iruzurren bat gertatuz gero, Ertzantzarekin harremanetan jartzeko eskaria egin dute

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina