Maskulu etxean San Ignazioko bizilagunentzat arreta zerbitzua izango da

0

Kamiñaldeko lur jausiarekin zerikusia duten gaiak bideratzeko, udalak arreta zerbitzua jarri du martxan Maskulu Etxean. Aste honetan eguaztenean zabalduko badute ere, zubia dela eta, aurrerantzean, astelehenetik barikura bitartean, 9:00etatik 14:00etara herritarrek beraien zalantzak argitzeko Maskulu Etxera joateko aukera izango dute.

Ordutegi horretan gerturatzeko aukerarik ez dutenek telefonoz (94 612 97 79) edota emailez (maskul_etxea@outlook.com) ere harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina