Udalak abendutik aurrera bere gain hartuko du San Ignazioko bizilagunen Alokabideko kostua

0

Oraindik beraien etxeetara bueltatu ezin duten herritarrek ordaindu beharreko Alokabideren kostua bere gain hartuko du udalak. Lehenengo sei hilabeteetan Alokabidek ez die alokairurik kobratu etxetik kanpo dauden San Ignazioko bizilagunei, baina abenduan sei hilabeteko epe horren ostean, kobratzeko asmoa azaldu du. Egoera aztertu ostean, Ondarroako Udalak San Ignazioko kaltetuen alokairuaren kostua bere gain hartzea erabaki du. ‘Familia bakoitzak nahikoa dauka etxetik kanpo egotearekin gainera alokairu baten kostuari ere aurre egiteko’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Horrenbestez, Udalak Alokabiderekin akordioa sinatu du Kamiñaldeko kaltetuen alokairua ordaintzeko bizilagunak beraien etxeetara bueltatzeko aukera izan arte. Udalak oraindik ere beraien etxeetatik kanpo jarraitzen duten familien bizilagunekin asteroko maiztasunaz bilerak egiten jarraitzen du egoeraren berri emateko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina