Oraindik 18 egun geratzen dira mendi erronka osatzeko

0

9

Urtea amaitzear dela, mendi erronka ere amaitzear da. Herrian bada jendea oso tontor gutxi geratzen zaizkiona erronka betetzeko, eta oraindik 18 egun falta direnez urtea amaitzeko eta erronka amaitzeko, geratzen zaizkien gailurrak egitera animatu nahi ditugu.

25 ondarrutarrek 8 tontor egin dituzte eta beste 20 lagunek 7. Beraz, animatu eta igo geratzen zaizkizuen tontorrak urtea amaitu aurretik! 18 egun dituzue aurretik!

Eta ez ahaztu argazkiak kirolagenda@gmail.com epostara bidaltzea.

Momentuz 73 ondarrutarrek igo dituzte 10 tontor, baina erronka osatzeko 100 ondarrutarren igoerak behar dira. Guztira 1.656 igoera izan dira momentuz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina