Kirol Anitza topaketak izango dira abenduaren 26 eta 27an

0

Ondarroako Udaleko Kirol Sailak, jarduera fisikoa eta kirola bultzatzeko asmoz iaz hasitako Kirol Anitza Topaketei jarraipena emango dio aurten ere. Urriaren 30ean izan zen lehenengo jardunaldia eta hurrengo hitzordua abenduren 26 eta 27an izango da.

Proiektu honen helburu nagusia kirol ezberdinak ezagutu eta herriko gaztetxoek batera praktikatzea da. Herriko hiru ikastetxeetako LH3tik LH6ra arteko ikasleek izango dute  topaketa hauetan parte hartzeko aukera, baina aurrez izen-emateko orria ikastetxean entregatu beharko dute.

Garrantzitsuena ondo pasatzea
Ekimen honen beste ezaugarri batzuk ere nabarmendu behar dira. Jarduera guztietan parte hartzeari emango zaio garrantzia gehien, bestelako kirol jardueretan hain garrantzitsua izan ohi den lehiaketaren aurretik. Gainera jarduera gehienak naturarekin harremanetan egingo dira. Horretaz gain, ikastetxe guztietako gaztetxoek parte hartuko dute topaketetan eta harremanak estutzeko aukera ona izan daitekeela uste du udalak.

Topaketa guztiak dohainik izango dira; Kiroldegian burutzen diren jardueretan abonatu ez direnek sarrera ordaindu beharko dute.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina