Mendi erronka gaindituta!

0

Urtea bukatu orduko 100 ondarrutarrek udalak proposatutako 25 tontorretatik 10 igo dituzte. Udalak aurten herritarrei luzatutako erronka bete dute beraz. Kirolzaletasuna eta mendi zaletasuna bultzatzeko helbuarekin Aurrera Mendi Taldearen laguntzarekin martxan jarritako egitasmoa da aipatutakoa. ‘Kirol arloan herritarren osasun ohitura onak bultzatzeari garrantzia berezia ematen diogu, hori dela eta, azken urteetan erronka ezberdinak proposatuko dizkiegu herritarrei’ azaldu du Unai Barrenetxea kirol arloko zinegotziak. Ekimenaren balorazio positiboa  egin du udalak eta hurrengo urtera begira ere lanean hasita daudela baieztatu du Barrenetxeak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina