Aurtengo kirol galako saridunak proposatzeko epea zabalik

0

2016ko kirol galako omenduak hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea zabaldu du Ondarroako Udalak. Urtero bezala aurreko urteko kirolariak aukeratu beharko dira hiru disziplina hauetan: mutilak, neskak, kirol taldeak eta aipamen berezia.

Kirol batzordean parte hartzen duen talde bakoitzak hautagai bana aurkeztuko du baina horretaz gain, norbanakoek ere beraien hautagaiak proposatzeko aukera izangi dute honako eskaera orria udaletxeko kirol sailean entregatuta. Hautagaien proposamenak helarazteko urtarrilaren 31ra bitarteko epea izango dute herritarrek, horren ostean kirol batzordean bozketa bidez aukeratuko dituzte 2016 kirolari omenduak.

Udalak argia laga nahi izan du, hautagaiak proposatzeko ez dagoela irizpide jakinik, bakoitzak bere irizpideen araberako proposamenak egin ahal izango dituela alegia.

Udalak herritarrei dei egiten die beraien proposamenak egiteko, denon artean aukeratu behar ditugulako 2016 kirolariak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina