Gaur jaso du udalak Kamiñaldeko lanak ordaintzeko 2,180 miloi euroko diru laguntzaren ziurtagiri ofiziala

0

Gaur iritsi da Ondarroako Udalera Kamiñaldeko lanak ordaintzeko 2,180 miloi euroko diru-laguntzaren berri ematen duen ziurtagiri ofiziala. Madrilgo Gobernuak helarazitako laguntza izan da aipatutakoa, eta honi esker udalak mendian egiten ari diren lanen bi ziurtagiri ordaintzeko dirua izango du.

Ziurtagiria

Madrilgo Gobernuaren laguntza pozik hartu du udalak eta esker oneko hitzak izan ditu alkateak, baina oraindik ere ordaintzeko asko dagoela gogorarazi nahi izan du. ‘Kamiñaldeko lanak ordaintzeko den diru guztia ondo etorria izango da baina guk lanean jarraitu behar dugu diru gehiago etor dadin’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Azken ekarpen honekin hauxe izango litzateke erakunde bakoitzak egindako ekarpena: Ondarroako Udala 3,5 milioi euro, Espainiako Gobernua 2,180 milioi eta Bizkaiko Foru Aldundia 1,5 milioi. Datuak aztertuta oraindik ere dirua falta dela esan du alkateak eta horregatik bertoko erakundeekin lanean jarraituko dutela azaldu du Ibaibarriagak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina