Kiroldegian ume edo pertsona nagusiak aldatzeko mahaiak jarriko ditu udalak

0

Kiroldegiko bi aldageletan ume eta pertsona nagusiak aldatzeko mahaia berriak jarriko ditu udalak. Mahaiak jartzeko eskaria Karenka, dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala duten seme-alabak dituzten gurasoen elkarteak egin zion udalari eta beraien premiak aztertuta, udalak aldageletan mahai berriak jartzea erabaki du. Mahaia jartzeaz aparte, dutxetan erabiltzeko aulki bana ere jarriko du udalak. Mahai edota aulki berriak herritar guztiek erabili ahal izango dute.

Karenkak egindako proposamena izan bada ere, udalak herritar guztientzat onuragarria izango dela pentsatzen du. ‘Kirol guneak herriko beste gune publikoak moduan beharrizan bereziak dituzten herritarrentzat ere eskuragarri jarri behar ditugu’ azaldu du Eneritz Basurko Hirigintza arloko zinegotziak. Aurrerantzean ere Karenka eta herriko beste elkarteekin elkarlanean jarraitzeko asmoa ere azaldu du Basurkok. ‘Garrantzitsua da herriko elkarte ezberdinekin harremanetan egotea, sarritan beraiek hobeto identifikatzen dituzte herriko premiak’ gaineratu du Hirigintza arloko zinegotziak.IMG-20170119-WA0007

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina