40 herritar inguru elkartu dira Kamiñazpin zer nolako parkea nahi duten erabaki eta diseinatzeko. Lehenengo parte hartze saioa izan da zapatukoa, aurrerago beste hiru izango dira, beraz, zapatuan bertaratzeko aukerarik izan ez zutenek aurrerago ere izango dute beraien iritzia emateko aukera.
Herriko txikienak eta nagusiak bi lan taldetan banatu dira hasieratik. Txikienak exploratzaile lanetan ibili dira, hainbeste ezagutzen duten parkean. Bertan gehien erabiltzen dituzten txokoak zeintzuk diren aztertu dute behaketa lan baten bitartez. Horretaz gain, parkean gutxien gustatzen zaizkien guneak ere identifikatu dituzte.
Nagusienak ere antzeko zereginetan aritu dira eta bukaerarako ondo dauden gauzak, hobetu eta aldatu beharrekoak identifikatu dituzte. Parte hartze saioari bukaera emateko, bi lan taldeetan landutakoaren berri eman diote elkarri.
Prozesuari buruzko informazioa jaso nahi dutenek komunikazioa@ondarroakoudala.net emailera idatzi eta eskaria egiteko aukera izango dute. Horrela, batzarretako aktak eta deialdiak jasoko ditu interesa duen guztiak. Hurrengo parte hartze saioa martxoaren 4an izango da 11:00etan. Hasiera batean Kamiñazpiko parkean elkartuko gara parte hartzaile guztiok baina dinamika lantzeko Txomin Agirre ikastola erabiliko dugu.