2023ko urrian ipini zuen martxan Ondarroako Udalak herriko espazio publikoari buruzko parte hartze prozesua, batez ere terrazen eta beste hainbat elementuren kokapenak eta hartzen duten espazioak herritarrengan eta herriko elkarte eta agente desberdinengan denbora luzez eragindako ezinegonarengatik. Parte hartze prozesu honen helburua herritarrak, tabernariak eta herriko talde eta eragileak entzun eta guztien iritzietatik abiatuta ordenantza berri bat idaztea da. Udaletik uste izan da ordenatze ariketa bat beharrezkoa zela, gatazka handitzen ez joateko eta dagoeneko enkistatuta zeuden hainbat eztabaidari irtenbidea ematen ahalegintzeko. Azken batean elkarbizitza sustatu bai, baina horretarako arau sendo eta betegarriak ezartzea da xedea, denok izateko herriko kaleetan zein etxeetan gustora eta lasaitasunez egoteko eta ibiltzeko aukera.
Udalak, inolako injerentziak edo inpartzialtasunak ekiditeko, bitartekaritza enpresa profesional baten esku utzi zuen prozesua. Honen helburua garbia zen: parte hartzea, inpartzialtasuna, errespetua, komunikazioa, ulermen gunea, ez pertsonalizazioa, enpatia eta alsaitasuna lortzea, prozesua ahalik eta garbiena eta zintzoena izan zedin, herriarentzat ona izango den puntu amankomun bat lortzeko asmotan.
Parte hartze prozesuak bost fase dauzka (lau daude eginda): informazio fasea, parte hartze fasea, analisi eta hausnarketa fasea, itzultze fasea eta azkena, aurkezpen fasea. Prozesuan, 118 herritarrek, herriko sei eragilek eta 23 taberna eta jatetxek parte hartu dute.
Parte hartze prozesua azken fasera iritsi da eta udala ordenantza idazten ari da orain. Ordenantza hori, parte hartze prozesua aurrera eraman duen Argi Begi bitartekaritza enpresak jasotakoan oinarrituta idazten ari da udala, bertan agertzen baitira alde guztiek emandako iritziak eta azaldutako kezkak. Ordenantza idatzitakoan, herritarrei aurkeztuko zaie eta hilabeteko epea egongo da alegazioak egiteko, bakoitzak bere usteen araberako ekarpenekin. “Espero dugu behin behineko ordenantza maiatzerako prest izatea, eta behin betikoa (alegazio fasea amaitu, hauek aztertu eta plenotik pasa ondoren) udarako”, azaldu du Irina Alkorta Bedialauneta hirigintza zinegotziak.
Prozesuaren baitan egindako hausnarketa eta iritzi emate guztiak alde batera utzita, hauek dira parte hartu dutenen eskaerak:
HERRITARREN ESKAERAK:
- Losak oinezkoentzat soilik.
- Bi espaloiko kaleetan, bat osoa oinezkoentzat.
- Tabernariek ez uztea herritarrei terraza handitzen (ez izatea soberan mahai/aulkiak).
- Udalak lizentzia guztiak berriztea.
- Udalak musika limitadoreak jartzea eta kontrolatzea.
- Kanpoko material guztia kateatua edukitzea gutxienez, herritarrak ez erabiltzeko gauez (zarata, zikinkeria…).
- Tabernek inbertitzeko, bestela kategoria errespetatzea.
- Lurrak berriz markatzea.
- Terraza zerbitzuak hobetzea (ezin eskatu barruan eta garbiketa gehiago).
- Karga-deskarga hain goiz ez hartzea (komertzioek eta bizilagunek behar dutelako).
- Murriztu mahai kopurua, horrela banatu kontsumitzaileak.
- Udan malgutasuna edukitzea, 2-3 mahai gehiago.
- Hautsontziak jartzea.
- Ondoko herrietan baino beranduago ez ixtea, bestela hona datoz (alkoholaren kontsumoa) eta kalte herriari.
- Aisialdi mota ezberdinak bultzatzea.
- Herriko populazioari taberna kopurua orekatu.
ERAGILEEN ESKAERAK:
- Losetan terrazak ez (zutik kontsumitzean, betiko leku naturaletan eta ez molestatu pasatzeko, errazago kendu).
- Pandemiaren aurrekora gutxienez bueltatu.
- Terrazen zerbitzua hobetzea; Irisgarritasun Legea ez badago bereziki.
- Udalak lizentzia guztiak berritu.
- Udaltzainak kale ekintzak bermatzea edota ordu horietan terrazak ez egotea (egun eta ordu gutxi).
- Udaran ulergarria mahai kopurua handitzea (2-3).
- Ibilbide naturalak ez kentzea, ezin da nola iritsi behar garen pentsatzen ibili behar izatea (gurpildun aulkiak areagotu egin dira).
- Loa errespetatzea.
- Terrazeo aisialdia besteen gainetik ez jartzea.
- Udaltzainek autoritatea eskuratzea.
- Oreka ostalari eta herritarren artean.
OSTALARIEN ESKAERAK:
- Udalak zonaldeka ekintzak burutzeko baimenak ematea (kontsumitzaileak banatu eta bizilagunek atseden).
- Bakoitzak bere kategoria errespetatzea, horrela kexa gutxiago egongo delako.
- Peatonalak diren guneal itxi benetan (arriskua eta lanerako).
- Paperezko edalontzi eta platerak (poltsa biodegradableak Udalak).
- Terrazak zerratu Udalaren proiektupean.
- Bolumen kontroladoreak.
- Udan mahai gehiago, ordainduz.
- Aurretik genuena ez kentzeko behintzat (arazoa dutenengan esku-hartu soilik).
- Utzi zerbait (kuboa…) gordetzeko botilak… ixtean.
- Terrazak markatzea lorontzi eta abarrekin (estetika).
- Txoznei eta gaztetxeari arau berdinak.
- Jaietan malgutasun gehiago.
- Guk lehenago itxi, herriko gazteak beste herrietara gauez (kotxe istripu arriskua…).
- Herritarrek ere bere jokabidea tragotan hobetzea.
- Udaltzainek moduak zaintzea.
- Udalak eskaerei erantzutea.
Prozesuan parte hartu duten 118 herritarren, herriko 6 eragileen eta 23 taberna/jatetxeen iritziak kontuan hartuta, ordenantza berria idazten ari da Ondarroako Udala. Parte hartze prozesuan jasotakoan oinarrituko da udal ordenantza berria, horretarako entzun baitira guztien iritziak. Ordenantza aurkezten denean, hilabeteko epea egongo da alegazioak egiteko (zure ustez txarto dagoena hobetzeko, daudenak hobetzeko…) eta onarpena eman edo ez erabakitakoan, plenora eramango da behin betiko onarpena emateko, egoki balitz.