Ibi lizentziak eta espaloitik igarotzeko baimenak emateko irizpideak zehaztu dira ordenantza berri baten bidez

0

Ordenantza berri honen helburua da herri guztian ibi lizentziak eta espaloitik igarotzeko baimenak emateko irizpideak zehaztea, herritar asko izan baitira azken aldian ibilgailuak aparkatzen dituzten lokala legeztatzeko tramitazioa hasi dutenak, batez ere Kamiñalde eta Alde Zaharraren goiko aldeko trafikoa murrizteko matrikula irakurgailuen proiektua abiatu denetik. Herriko puntu askotan daude halako egoerak, eta hau ordenatze eta arautze ariketa baten ondorioa da.

[IBIAK ETA ESPALOIKO IGAROBIDEAK ARAUTZEN DITUEN BEHIN BEHINEKO UDAL ORDENANTZA]

“Herritar askok egokituta ez dauden lokaletan aparkatzen dituzte euren ibilgailuak. Hori, arriskutsua izateaz gain, arautu beharreko prozedura bat zen, eta hori egun dugu orain”, azpimarratu du Irina Alkorta Bedialauneta hirigintza zinegotziak. Lokal hauek aparkaleku modura ibiltzeko eskaria handituz doa herri guztian, batez ere Kamiñalde bezalako kaleetan, eta udaletik hori arautu dugu. Araudi berri honek asmo desberdinak ditu: alde batetik, egoera horretan dauden lokalak erregularizatu nahi dugu. Bestalde, autoak aparkatzen dituzten lokalei gutxieneko irizpide batzuk ipiniko dizkiegu, segurtasuna areagotze aldera, su-itzalgailuak edukitzea edo aireztatuta egotea, esaterako. Denak dira bai lokalaren eta baita inguruko lokalen zein bizilagunen segurtasuna areagotze aldera hartutako neurriak.

[IBIAK ETA ESPALOIKO IGAROBIDEAK ARAUTZEN DITUEN BEHIN BEHINEKO UDAL ORDENANTZA]

Ordenantza berri hau arinago argitaratzea zein gure nahia, baina alegazio fasean hainbat iradokizun jaso genituen EAJren udal taldetik, eta horrek egun batzuez luzatzea eragin du. “Hirigintza batzordean aho batez diktaminatu genuen ordenantza proposamena, plenoan ere EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJren abstentzioarekin onartu zen eta herritarrek alegazioak jartzeko epearen azken egunetan iradokizun batzuk erregistratu zituen EAJk. Horiek aztertu ostean, beste hirigintza batzorde bat egin behar izan genuen otsailaren 7 goizean, eta otsailaren 15eko ez ohiko plenoan onartu zen behin betikoz ordenantza, aho batez. Ontzat jo ditugu EAJren iradokizunak eta horiek gehituta onartu dugu ordenantza”. Beraz, orain, zehaztuta dago ibi edo espaloiko pasabideak arautzeko udal ordenantza. Hori da herritarrek kontuan hartu beharko dutena autoak aparkatzeko baimena eskatzeko, esaterako, Kamiñalden autoak aparkatzen dituzten baina baimenik ez duten lokalak legeztatu eta matrikula irakurgailua igarotzeko baimena eskuratu ahal izateko.

[IBIAK ETA ESPALOIKO IGAROBIDEAK ARAUTZEN DITUEN BEHIN BEHINEKO UDAL ORDENANTZA]

Ordenantza hau indarrean sartu arte emandakoak alde batera utzita, eta arau orokor gisa, ez da ibi edota espaloia igarotzeko eskubideen erreserba lizentzia berririk emango zirkulazioari eta herri barruko bideen erabilerei buruzko Udal ordenantzan oinezkoentzat definitutako eremuetan zein gune historikoan, Alde Zaharrean eta Kantoipen.

Halaber, ordenantza berria aldizkari ofizialean argitaratu arte ez da lizentzia berririk emango.

Ibilgailuak gordetzeko baimena irizpide hauen arabera emango da:

  • 100 metro2 karratu baino gehiagoko ibilgailu gordailuak:

Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena aurkeztea, honako agiri hauekin batera:

a) Jarduera deskribatzen duen proiektua edo memoria, jarduera kokatuta dagoen ingurunean dituen ingurumen-ondorio edo -inpaktu nagusiak deskribatzen dituena, bereziki emisioei, isurketei, hondakinei, lurzoruei eta kutsadura akustikoari dagokienez, eta ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan dezakeen eragina minimizatzeko ezarritako neurriak.

b) Teknikari eskudunak sinatutako ziurtagiria, jakinarazpenaren xede den jardueraren arabera, instalazioak aurkeztutako proiektuarekin edo memoriarekin bat datozela eta aplikatzekoak diren ingurumen-araudi sektorialeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duena.

  • 100 metro2 karratu baino gutxiagoko ibilgailu gordailuak:

a) Eskaerarekin batera, gaitutako teknikariak formalizatutako agiria aurkeztea, Eraikuntzaren Kode Teknikoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

b) Elektrizitatea kargatzeko puntu bat instalatuz gero, instalazio berriaren industria-buletin zigilatua aurkeztu beharko da.

c) Suteen aurkako prebentzio- instalazioak mantentzeko kontratua.

[IBIAK ETA ESPALOIKO IGAROBIDEAK ARAUTZEN DITUEN BEHIN BEHINEKO UDAL ORDENANTZA]

Ibi lizentzia emateko ez bada beharrezkoa bide publikoko aparkalekurik kentzea, higiezinaren barruan gutxieneko azalera bat beharko da M1 edo N1 kategoriako ibilgailu bat aparkatzeko. Bide publikoko aparkaleku bat kendu behar bada, higiezinaren barruan gutxieneko azalera bat beharko da M1 kategoriako bi ibilgailu edo N1 motako ibilgailu bat aparkatzeko. Bide publikotik bi aparkaleku kendu behar badira, higiezinaren barruan M1 kategoriako hiru ibilgailu aparkatzeko gutxieneko azalera bat beharko da.

M1 kategoriako HIRU ibilgailu baino gehiago ezartzeko, ibilgailu guztiak modu independentean sartu edo irten beharko dira, espazioa partekatzen duen beste ibilgailu batek maniobra osoa oztopatu gabe. Banaketa-planoa erantsiko da, maniobra-espazioen xehetasunez.

[IBIAK ETA ESPALOIKO IGAROBIDEAK ARAUTZEN DITUEN BEHIN BEHINEKO UDAL ORDENANTZA]

Garaje baterako sarrera, Ondarroan.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina