Domekan, martxoaren 5a, 10:00etatik 15:00etara Merkatu Txikia izango da Ondarroako Alamedan. Eguraldi txarra egingo balu, plaza berduran eta inguruetara mugituko dute. Merkatu Txikia izango da. Herriko dendetako materiala salgai izateaz gainera, 12:00etatik 15:00etara umeentzako puzgarriak ere egongo dira.
Udalak herritarrak herriko dendetan kontsumitzera animatu nahi ditu Ondarroako merkataritzari bultzada bat eman eta herriko ekonomia suspertzeko.