San Ignazioko bizilagunak gaur urte bete laga behar izan zuten beraien etxea

0

2016ko martxoaren 8an San Ignazio kaleko 84 familiek beraien etxeak laga behar izan zituzten. Gaur Ondarroako herria astindu zuen albistearen urteurrenean oraindik mendian egin beharreko lanen finantzazioak lotu barik jarraitzen du. ‘Urte bete luze pasa den arren, oraindik emergentziazko lanak ordaintzeko beharrezkoa dugun dirua ez da Ondarroara iritsi eta hori kezkagarria da, lan horiek soilik bermatuko dutelako joan den urtean gertatutakoa ez errepikatzea’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga herriko alkateak. Dirua iritsi ez bada ere, udalak bide ezberdinetatik dirua lortzeko saiakera egingo duela argitu du.

Urte luze honetan hainbat izan dira Kamiñaldeko mendi magalak eragindako buruhausteak baina udalak herri gisa ondo erantzun dugula uste du eta horregatik garaiak eskatutako erantzuna eman dute herritar guztiak zoriondu nahi ditu. ‘Eredugarria izan da herriak egoera zailenetan erakutsitako elkartasuna’ gaineratu du alkateak.

Aurrera begira, orain arte moduan lanean jarraituko duela azpimarratu du udalak. ‘Orain arte egin moduan kaltetuei uneoro egoeraren inguruko informazioa ematen jarraituko dugu’ azaldu du Bedialaunetak. Horretaz gain, finantzazioa bilatzen jarraituko dutela ere aipatu du udalak. ‘Kaltetu guztiak modu seguruan etxera itzultzeko aukera izan dezaten lortu behar dugu’ gaineratu du alkateak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina