Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa Ondarroan

0

Irakurketa sustatzeko, euskarazko literatura ezagutarazteko eta liburutegiaren erabilera bultzatzeko, Ondarroako Udalak IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU, 1001 MUNDU, egitasmoa jarriko du martxan martxoaren 20tik maiatzaren 31ra.

Hiru pausu eman behar dira ekimenean parte hartzeko:

1.- Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, Ondarroako liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da.

2.- Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta honi buruzko iritzia eman. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du, Zurrumurru eta Idiakez liburu dendetan erabiltzeko.

3.- Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango du. “Irakurri, Gozatu eta Oparitu” egitasmoa martxoaren 20tik maiatzaren 31ra arteko iraupena izango du.

Horretaz gain, Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan, eta Ondarroako ikastetxeekin batera, haur eta gazteek (HHtik LH6 arte) euskaraz idatzitako liburua eta ilustratzailea aukeratuko dituzte. Aukeraketa bozketa bitartez egingo dute. Bozka-eguna apirilaren 26an izango da, apirilak 23 Nazioarteko liburu eguna dela ospatzeko.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina