Kamiñaldeko egoeraren berri emateko herri batzarra izango da astelehenean

0

Udalak Kamiñaldeko lanak eta dirua lortzeko gestioak zertan diren azaltzeko herri batzarra antolatu du, apirilaren 10ean, astelehena, 17:30ean Kofradia Berrian (portuan). ‘Ondarrutarrak udalak egin dituen urrats eta proposamenen jakitun izan behar dira eta horren berri zuzenean emateko herri batzarra dela bide egokiena uste dugu’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Dagoeneko Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin hainbat bilera egin ditu udalak baina oraindik ez dira lanak ordaintzeko adostasun batera iritsi. Azkenengo bileran, emergentzia eta urgentzia lanak Eusko Jaurlaritza eta Aldundiaren artean ordaindu eta udalak desjabetza eta etxeen konponketa gastuak bere gain hartzeko proposamena luzatu zien udalak, baina oraindik bi entitateek ez dute erantzunik eman. ‘Guk proposatutakoari martxoa bukatu orduko erantzun bat ematekotan geratu dira baina oraindik ez dugu proposamenaren inguruko erantzunik jaso’ azaldu du Bedialaunetak. Honenbestez, momentuko egoeraren berri herritarrei emateko unea dela uste du udalak eta horregatik astelehenean bertan batzarra egingo du. ‘Herritarrak beraien etxeetara bueltatzeko zain daude eta guk prozesua zertan den azaltzeko erantzukizuna daukagu’ gaineratu du alkateak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina