Ondarroako Udalak oraindik mendiko lanak ordaintzeko diru premian jarraitzen du oraindik

0

Gaur egindako herri batzarrean oraindik Ondarroako Udalak Kamiñaldeko mendiko lanak egiteko diru gabe jarraitzen dutela azaldu dute herriko ordezkariek. Dagoeneko Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin hainbat bilera egin ditu udalak baina oraindik ez dira lanak ordaintzeko adostasun batera iritsi.

Hiru entitateen artean egindako azken bileran, emergentzia eta urgentzia lanak Eusko Jaurlaritza eta Aldundiaren artean ordaindu eta udalak desjabetze eta etxeen konponketa gastuak bere gain hartzeko proposamena luzatu zien udalak, baina oraindik bi entitateek ez dute erantzunik eman. ‘Guk proposatutakoari martxoa bukatu orduko erantzun bat ematekotan geratu dira baina oraindik ez dugu proposamenaren inguruko erantzunik jaso’ azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.

Udala beste bi erakundeen erantzunaren zain eman egon da azken asteetan baina oraindik diru kontuen berririk jaso ez dutenez herritarrekin aurrez eseri eta guztia azaltzeko erabakia hartu du. ‘Herritarrak beraien etxeetara bueltatzeko zain daude eta guk prozesua zertan den azaltzeko erantzukizuna daukagu’ gaineratu du alkateak.

Gaurko batzarraren ostean kezkatuta baina oraindik ere lanerako gogotsu dagoela azaldu dute Ondarroako Udaleko ordezkariek eta aurrerantzean ere lanean jarraituko dutela baieztatu dute. ‘San Ignazio kaleko bizilagun guztiek beraien etxeetara bueltatzeko aukera izan arte lanean jarraitu behar dugu’ azaldu du Bedialaunetak. Hori dela eta, hurrengo asteetan ere beste bi erakundeekin harremanetan jarraitu eta hiruren arteko adostasun bat lortzeko ahalegina egingo duela azaldu du Ondarroako Udalak. ‘Akordio ekonomiko bat adostu behar dugu eta hori lortzeko lanean jarraituko dugu’ gaineratu du alkateak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina