Apirilaren 23an izango da aurtengo Boga mendi martxa

0

Aurrera Mendi Taldeak antolatzen duen Boga mendi martxa, apirilaren 23an izango da eta hiru ibilbide desberdin izango ditu adin zein kirol maila desberdinak dituen jendeak parte hartu dezan.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin ditu baina garrantzitsuenak honako hauek dira; hurbiltzen diren mendigoizale guztiek Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ikustea eta ezagutzea mendi martxa bat eginez eta horretaz gain, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzea eta haur zein nerabeei mendiak duen ezaugarri positiboak erakustea.

Mendi martxan parte hartzeko aurrez izena emateko aukera egongo da eta horretarako Zirkuitua webgunean eman beharko da izena eta ondoren martxa luzea eta motza egingo dutenek 13 euro sartu beharko dituzte Laboral Kutxa: ES48 3035 0021 14 0211125691 kontuan, txikia egingo dutenek aldiz,  5 euro. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da baina martxa luzea eta motzak 15 euroko kostua izango du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina