Eskilantxarri Sup race 2017 izango da zapatuan Arrigorri hondartzan

0

Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria izango den SUP txapelketa eta SUP lasterketa herrikoia izango dira zapatuan Ondarroako Arrigorri hondartzan. Txapelketa apirilaren 29an, zapatua, izango da 16:30ean eta txapelketaz aparte, lasterketa herrikoia ere izango da.

Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko wavescores.net helbidean eman beharko da aurrez izena eta lasterketa herrikoian parte hartu nahi dutenek berriz, egunean bertan eman beharko dute izena. ‘Gure kostaldeak kirol anitzak praktikatzeko aukera eskaintzen digu eta herritarrak aukera hori aprobetxatu eta zapatuan Arrigorrira gerturatzera animatu nahi ditugu’ azaldu du Unai Barrenetxea kirol zinegotziak. Udalak Eskilantxarri herriko taldeak lasterketa herrikoia antolatzen egindako lana azpimarratu nahi izan du, txapelketatik aparte kirola herrira hurbiltzeko egindako saiakeragatik.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina