Ondarroako Udala Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zain dago Kamiñaldeko egoera dela-eta, balorazio ekonomiko globala egin ahal izateko

0

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur iragarri du milioi bat euro gehiagoko laguntza emango duela iaz gertatutako Kamiñaldeko lur jauziak eragindako kalteek eta ondorioek Ondarroako Udalari eta herritarrei sortutako behar ekonomikoei laguntzeko.  2018rako beste bi milioi ere iragarri ditu, baina horiek 10 urtera mailegu modura izango lirateke.

Ondarroako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari Ondarroako Udalaren eskaerei erantzun bat eman izana eskertu nahi dio, baina Kamiñaldeko auziari buruzko eta zehazki laguntza hauei buruzko balorazio ekonomiko orokorra egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzak agindutako erantzunaren zain dago. “Eusko Jaurlaritzaren erantzuna zein den jakin arte, ezin dugu baloraziorik egin, modu orokorrean aztertu behar baitugu gaia. Azken hilabeteetan egin dugun moduan, gai hau seriotasunez kudeatuko dugu, gure herritarren interesak defendatuz”, adierazi du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina