Ibilaldi osasungarri eta kirol makinen erabileraren inguruko aurkezpena izango da martitzenean Antiguako Ama elkartean

0

Ondarroako Udalak orain arte egindako Ibilaldi Osasungarriak eta kirol makinak erabiltzen ikasteko ikastaroen proposamen berria aurkeztuko du, bihar, martitzena, 18:30ean Antiguako Ama elkartean egingo duen aurkezpenean.

Aurrerantzean bi ekintzak noiz eta nola burutuko diren azalduko zaie bertaratutakoei eta horretaz gain, adin guztietan kirola egiteak dituen onurez ere berba egingo dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina