Mendi erronkako argazkien erakusketa antolatu du udalak datorren asterako

0

Joan den urtean herritarrek betetako mendi erronkako argazkiak ikusgai izango dira, maiatzaren 24tik 27ra udalak, mendi taldearen laguntzarekin antolatu duen erakusketan. Erakusketa eguaztenean zabalduko da eta barikura arte 18:00etatik 20:00etara zabalik egongo da, zapatuan 11:00etatik 13:00etara. ‘Ekimen polita da mendi erronkarena, herritar asko eta askok parte hartu dutena eta parte hartze hori eta mendiarekiko zaletasuna herri osora zabaltzeko erakusketa bitarteko ona dela iruditu zaigu’ azaldu du Unai Barrenetxea Ondarroako kirol zinegotziak.

Erakusketari bukaera emateko, zapatuan 13:00etan erronka bete duten herritar guztiekin batera argazki erraldoia ateratzeko asmoa dauka udalak.

Iurretan ere antzeko ekimena jarri dute martxan eta Ondarroako Udalak pozik hartu du albistea. ‘Iurretan ere Ondarroako esperientziaren antzeko egitasmoa martxan jartzea pozgarria da guretzat, mendizaletasuna eta kirolzaletasuna indartzea herritarren mesederako izango direla ulertzen dugulako’ gaineratu du Barrenetxeak.

 

 

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina