Kirol Udalekuetan izena emateko epea zabalik

0

Zabalik dago Kirol Udalekuetan izena emateko epea. Aurreko urteetan egin moduan izena-emateko, kiroldegira gerturatu edota bete beharreko inprimakia kiroldegia@ondarroakoudala.net helbidera bidali beharko dute interesa dutenek. Aurten berrikuntza nagusiak tenisa eta Mutrikuko herri kirol taldeen parte hartzea izango dira. ‘Lehenengoz eskainiko diegu umeei tenisean aritzeko aukera, eta horretaz gain aurten lehenengoz Mutrikuko Herri Kirol taldearen laguntza izango dugu Kirol Udalekuetan.

Urteroko kirol ezberdinak ezagutzera emateaz aparte, udalak sentsibilizaio saioak eskeiniko dizkie udalekuetan parte hartzen duten umeei dibertsitate funtzionala dutenen esperientziatik praktikatzeko.

LH-ko ikasleei zuzendutako kirol udalekuetan herriko kirol taldeek parte hartuko dute aurten ere. Kirol Sailaren helburua, Kirol Proiektuaren barne kirol anistasuna bultzatzea da. Helburu horrekin Udalak, Udal Kirol Udalekuak abian ipini zituzten 2012ko Udaldian. Herrian dauden kirol ezberdinak eta kirol taldeak ezagutzera eman eta herriko gazteei probatzeko aukera eskaini nahi zaie udaleku hauen bitarteaz herriko gaztetxoei. Horretarako, eskertzekoa da udalak antolatutako udaleku hauetan kirol taldeen borondatezko lana.

Umeak oporraldi aktibo bat pasatzeko eskaintza landu du aurten ere udalak. ‘Udako oporraldian txirrindularitza, errugbia, arrauna, saskibaloia, tenisa, triatloia, eskalada… ezagutu eta praktikatzeko aukera izango dute gazteek eta guzti hori kirol taldeen borondatezko lanari esker’ nabarmendu du Unai Barrenetxea kirol zinegotziak. Gainera, herriko instalazioak bisitatuko dituzte eta herriko goi mailako kirolariak ezagutu eta hori aberasgarria dela aipatu du Barrenetxeak.

Aipagarria Udal Kirol Udalekueta aurten Mutrikuko bi talde berrik parte hartuko dutela (Mutrikuko sokatira taldea eta Alai Tenis taldea) horretaz gain, Ondarroako Aurrera Mendi Taldea, Aurrera G Txirrindu Elkartea, Aurrera Kirol Elkartea, Koaxi Triatloi Taldea, Arraun Taldea eta Mutrikuko Rugbi Taldeak ere parte hartuko dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina