Gaur zabalduko da mendi erronkako argazkien erakusketa

0

Gaurtik hasi eta maiatzaren 30era bitartean joan den urteko mendi erronkako argazkiak ikusgai izango dira erakusketa aretoan. 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa eta zapatuan 11:00etatik 12:30etara. Erakusketa itxitakoan erronkan parte hartu duten guztiekin argazki erraldoia atera nahi dute antolatzaileek. ‘Erronka modu berezian bizi dugu Ondarroan, eta bertan parte hartu dugun guztiok bildu eta argazki erraldoia atera nahi dugu erronkari amaiera polita emateko’ azaldu du Unai Barrenetxea udal kirol zinegotziak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina