‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlanaren azken emanaldia ekainaren 17an izango da Ondarroan

0

Euskal Herria zeharkatu duen ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlanaren azken emanaldia ekainaren 17an, Ondarroan izango da. Emanaldi berezia izango da, azkena izateaz aparte, emanaldia ez delako areto itxi batean izango, Ondarroako frontoian izango baita gaueko 22:30ean. Eguraldi txarra egingo balu antzerkia Bide Onera zineman izango da. ‘Artedramakoek beraien lanaren bira Ondarroan bukatu nahi izan dute, eta beraiek luzatutako proposamena egokia iruditu zaigu herrian kultur ekintza indartsu bat txertatzeko’ azaldu du Iñaki Lersundi Ondarroako kultur zinegotziak.

Sarrerak aurrez eskuratzeko aukera egongo ekainaren 9tik aurrera Ondarroako turismo bulegoan eta zazpi euroko kostua izango dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina