Ondarru Lekitto II. kostaldeko lasterketa, aurten irailaren 23an, zapatuan, izango da. Lasterketak 16 kilometroko luzera izango du eta Ondarroa eta Lekeitio lotzen dituen kostaldeko errepidetik zehar igaroko da.
Izena emateko epea zabalik dago eta parte hartu nahi dutenekĀ www.herrikrosa.eus webgunearen bitartez eman beharko dute izena irailaren 22a baino lehen.