Domekan, irailak 10, Merkatu Txikia izango da Itsasaurre plazan. Goizeko 10:00etan zabalduko da merkatua eta 19:00ak arte denetarik erosteko aukera egongo da bertan. Eguraldi txarra egiten badu ere karpa jarriko da baina ez da ekitaldia bertan behera lagako. Udalarentzat garrantzitsuak dira gisa honetako ekitaldiak herriko merkataritza suspertzeko ezinbestekoak baitira.
Merkatuaz aparte, 12:00etatik 15:00etara eta 16:30etatik 18:30etara umeentzako puzgarriak ere egongo dira.