Gaur hasiko da Ondarroako IV. Marabilli Sormen Festibala

0

Manuelistak urtero antolatzen duten Marabilli Sormen Festibalaren IV. edizioa urriaren 5etik 8ra ospatuko da Ondarroan. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo jaialdiak euskal sortzaileengan jarri du indarra. Aurtengo jaialdian honako sortzaileek hartuko dute parte, besteak beste: Jon Maya, Asier Altuna, Ander Lipus, Pako Aristi, Miren Amuriza, Thierry Biscary “Manez”, Zea Mays, Oskar Alegria, Iratxe Fresneda, Joseba Irazoki, Oier Ituarte eta Igor Zalakain.

IV. Marabilli Sormen Festibalak  hasieratik festibaleko kide izan zen Jose Mari Argoitiari omenaldia egingo dio. Omenaldi berezia egingo diote: Itoiz taldean bere lagun izan ziren Juan Carlos Perez eta Jose Garate Foisis izango dira eta Bernardo Atxagak beren beregi idatzitako hitzaldia emango du. Musika eskolako umeek Argoitiaren letrekin egindako Marea gora eta Lo egin abestuko dituzte Dantzarteko ume dantzarien laguntzaz.

Amparanoia taldea, Zopilotes Txirriaus, Xurxo Souto idazle galiziarra (Ondarroa Galiza da) Euskal Herriko erraldoien bilkura, herriko taldeak, kaleko animazioa… izango dira lau egunez Ondarroan.

Ikusi  hemen egitaraua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina