Muskulazio gelan erabiltzaileei laguntzeko aholkulari bat egongo da ordu jakin batzuetan

0

Urrian hasi eta abendua bitartean, ordu jakin batzuetan muskulazio gelan aholkulari gisa lan egingo duen begirale bat egongo da. Astelehena, eguaztena eta barikuetan, eskainiko du aholkularitza zerbitzua Ondarroako Kiroldegiak eta gerturatzen diren abonatu guztiek erabili ahal izango dute.

Ordu eta egun ezberdinetan izango da monitorea erabiltzaileen zerbitzura. Astelehenetan, 12:30etatik-13:30etara, eguaztenetan 13:45etatik-14:45etara eta barikuetan 14:00etatik-16:00etara. Ordutegi honekin erabiltzaile guztiei zerbitzu berria probatzeko aukera eskaini nahi izan die Ondarroako Kiroldegiak.

Ondarroako Udalak denbora darama muskulazio gelako erabilera hobetzeko helburuarekin, eta aurrenekoz maiatzean jarri zuen aholkularitza zerbitzua martxan. Erabiltzaileen erantzuna ikusita, urrian ere zerbitzua mantentzea erabaki du udalak. Modu horretan herritarrek makinak nola erabili ikasiko dute eta beraien entrenamenduei buruzko aholkuak jasotzeko aukera izango dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina