Ibilaldiak eta gune bio-osasungarrietan saioak antolatu ditu udalak urrutik abendura bitartean

0

Urriaren 20tik aurrera, nagusiak diren herritarrentzat edota dibertsitate funtzionala duten herritarrentzako ibilaldiak eta herriko gune osasungarrietan saioak antolatuko ditu udalak. Hitzordua urriaren 20tik abenduaren 29ra bitarteko barikuetan izango da, 11:00etan Zaldupe Kiroldegian. Saioek ordu beteko iraupena izango dute.

Bariku batzuetan ibilaldiak egingo dituzte, begirale baten laguntzarekin eta beste egun batzuetan, Kamiñazpi eta Kiroldegian dauden kirol makinen gunean saioak. Aipatutako ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Hementxe zehatzago ikusteko bariku bakoitzean burutuko den ekintza:

  • Urriaren 20an, Ibilaldi osasungarria
  • Urriaren 27an, Kiroldegiko gunea (makinak)
  • Azaroaren 3 eta 17an, Ibilaldi osasungarria
  • Azaroaren 10ean, Kiroldegiko gunea (makinak)
  • Azaroaren 24ean, Kamiñazpiko gunean (makinak)
  • Abenduaren 1 eta 22an, Ibilaldi osasungarria
  • Abenduaren 15 eta 29an, Kiroldegiko gunea (makinak)

Barikuren batean euria egingo balu, saioak Kiroldegiko fitness edo soinketa gelan izango dira, eta abonatuak ez direnek sarrera ordaindu beharko dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina