Udal Kiroldegia bete egin da Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

0

Urtero bezala, giro ederrean igaro da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa. Zaldupeko kiroldegia bete egin da herriko gaztetxoen eta gurasoen artean, giro ezin hobean.

Kasketa, haserre eta gainerako egonezinak sortzen direnean, gauzak konpontzeko ez dagoela borobilean eseri edo borobilean dantzatu bezalakorik aldarrikatu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Borobilean izeneko azken ikuskizun honetan. Mezu hori umore, musika eta dantzen bidez zabaldu diete Ondarroako haur zein helduei.

Udaletik eskerrak eman nahi dizkiogu urtero lez ekitaldia antolatzen lagundu digun Txirrimorraski aisialdi taldeari, baita Gurutze Gorriko boluntarioei, gunea zaintzeagatik.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina