0-2 eta 2-6 urte bitarteko umeen familientzat On-Line formazioa izango da Amankomunazgoaren eskutik

0

Hazkuntza eta hezkuntza familiarrean On-Line formazioa eskainiko du Lea-Artibatiko Amankomunazgoak 0-2 eta 2-6 urte bitarteko umeen familientzat, “ikasi hezteko” programaren barruan. Martxoaren 12an ikastaroaren aurkezpen saioa egingo da Amankomunazgoan.

Hiru hilabeteko iraupena izango du ikastaroak eta tartean bi saio presentzial izango ditu Lea-Artibai Amankomunzgoaren egoitzan, Markina-Xemeinen. ETXADIko psikologoek EHU/UPVren laguntzarekin gidatuko dute formazioa. 0-2 eta 0-6 urte bitarteko umeen gurasoek edota hazkuntza gaietan prestatzeko interesa dutenentzat dago zuzendua, beti ere Lea Artibai Amankomunazgoko udalerrietakoak izanez gero.

Izena emateko epea martxoak 10 baino lehen izango da. Doan izango da eta gehienez 25 familiek parte hartu ahal izango dute, beraz, familia gehiago apuntatuz gero, aukeraketa bat egingo da otsailean.

  • Informazioa eta matrikula: goizeko 9etatik 14:00etara.
  • Telefonoz: 64 616 90 78
  • Emailez: prebentzioa@lea-artibai.org
  • Zuzenean: Lea-artibai Amankomunazgoa. Droga gaietako prebentzio zerbitzua. Patrokua Jauregia – Xemein etorbidea, 13. Markina-Xemeinen

Kurtsoa gainditu ahal izateko, familia bakoitzak gutxi gorabehera 90 ordu teoriko-praktiko burutu behar du. Bloke bakoitzaren gaiak honako hauek izango dira:

  • Familia bizitzaren antolakuntza.
  • Psikologia garapenaren ezagutza.
  • Psikologia garapenaren estimulazioa.
  • Hazkuntza klabeak

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina