Gela egonkorra ipini da martxan institutuan, Karenka elkartearen eta Udalaren ekimenez

0

Denbora askoko lanaren ostean, helburua lortu da azkenean, eta martxan dago eskualde mailako gela egonkorra Ondarroako institutuan. Gela egonkorra hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako gunea da. Karenka elkartearen eskariari jarraituz eta horien eta udalaren ekimenez lortu da helburua. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin harremanetan egon dira.

“Aspaldi jarri zen Karenka gurekin harremanetan eskualdean gela egonkor baten gabezia ikusten zuela esanez, eta guk hasieratik ipini genuen hezkuntza alorreko helburu nagusietako bat moduan gela egonkor hori lortzea eskualdean”, azaldu du Eneritz Basurko Pagoaga hezkuntza batzordeburuak.

“Oso pozik gaude. Alde batetik, Karenka elkarteko familiei lagundu eta helburua lortu dugulako; eta bestetik, Lea-Artibai eskualdean eskaintzen ez zen oinarrizko zerbitzu bat herrian bertan martxan ipintzea lortu dugulako”.

“Bidea ez da erraza izan, eta hainbat ate jo behar izan ditugu. Amankomunazgoak ere lagundu zigun eskualdean zeuden umeen beharrizanak identifikatu eta txos- ten batean batuz, gero behar horiek hezkuntza delegaritzan erakutsi eta benetako beharra zegoela erakusteko. Lea-Artibaiko hezkuntza zentro desberdinetan jo genuen atea gela egonkorra ipintzeko, eta delegaritzari Gaztelekua birmoldatzeko prest geundela ere esan genion, gela egonkorra bertan kokatzeko. Bai espazioagatik, bai kokalekuaren- gatik, gune egokia zela ikusten genuen”, nabarmendu du Basurkok.

Azkenean hezkuntza sailak institutuan ipini du gela egonkorra. “Eta gu oso pozik gaude. Alde batetik, Karenka elkarteko familiei lagundu eta helburua lortu dugulako; eta bestetik, Lea-Artibai eskualdean eskaintzen ez zen oinarrizko zerbitzu bat herrian bertan martxan ipintzea lortu dugulako”.

Institutuan ipini duten gela egonkorra.

Ezaugarriak. Orain arte ohiko gelan aritu dira, baina urteak pasa ahala ikusi dugu euren premiak ez direla asetzen bertako aukerekin, adierazi du. Espazio hortan ez daude ohiko geletan dauden ikasgaiak edota materialak, besteak beste, koltxonetak, kamilla eta sukaldea. Autonomia eta komunikaziorako gaitasuna lantzen dira gehienbat.

Baina ikasketa trebetasunak ere lantzen dituzte, beste gelatan landu ohi diren gaiak. Gela dimamikoa eta ikasleen beharretara egokitutakoa da. Gela Egonkor bakoitzean gehienez bost klasekide egon daitezke, eta maila desberdinekoak egoten dira gela berean, baina egiten dituzten lanak banakakoak dira, batzuk berdinak dira eta beste batzuk ez. Gela egonkorreko ikasleak eskolako gainontzeko ikaskideekin ere egoten dira zenbait jardueretan, hori ere euren beharra izateaz gain eskubidea ere badelako.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina