Karenka elkartea eta Udala Legebiltzarrean egon dira gaur, herritar baten kasua azaldu eta irtenbidea aurkitzeko

0

Ekainaren 23an egin den Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean agerraldia egin dute Mikel Saizar Portu Karenka elkarteko kideak, Urtza Alkorta Arrizabalaga Ondarroako alkateak eta Estibalitz Arruti Osa zinegotziak.

Irtenbidea bilatzeko asmoarekin joan dira Hezkuntza Batzordera. Berak, aniztasun funtzionala dauka eta 21 urte beteko dituenez aurten, Hezkuntza sistematik kanpo geratuko da. Beste aukerarik momentuz ez daukanez bere ibilbidearekin jarraitzeko, Karenka elkarteak eta familiak, Ondarroako Udalaren eta Lea-Artibai Amankomunazgoaren babesarekin, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza sailari eskatu diote salbuespen bat egiteko 236/2015eko abenduaren 22ko dekretuan. Herritar honek asko kosta den baina azkenean ere lortu zen Ondarroa BHIko Gela Egonkorrean egin du azken ikasturtea, eta beste irtenbide bat bilatu bitartean bere garapenerako hain positiboa izan den leku berean jarraitzeko salbuespena baino ez du eskatzen familiak.

“Maiatzaren 9an, gutun bidez, gure eskariari ezezko erantzuna jaso genuen. Horri erantzunez, eta 236/2015eko abenduaren 22ko dekretuak zer dioen jakinda, berriro ere eskatu genuen salbuespena egiteko, ekainaren 6ko datarekin. Oraindik ez dugu erantzunik jaso”.

Mikel Saizar, Karenka elkarteko kidea.

BIDEOAK: ikusi hemen bakoitzak egindako agerraldiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina