Ia 3 milioi euroko Kamiñaldeko obren lizitazioa onartu du Ondarroako Udalbatzak

0

Otsailaren 22an egindako Udalbatzan onartu dute Kamiñaldeko mendi-magalaren sendotze, egonkortze eta ingurumeneko lehen-eratze lanen kontratazioa irekitzea.

Aho batez onartu da obraren espedientea, bere lizitazioa deituz adjudikazio irizpide ugariz gain, ekonomikoki abantailatsuena den eskaintza. 2.205.550,338 + 463.165,68 euro (BEZ), guztira: 2.668.715,96 euro da esandako kontratuari dagokion gastua.

Lizitazioari buruzko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta kontratistaren profilean argitaratuko da eta biharamunetik hogeita sei egun naturaleko epean interesdunek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.

Kontratazio mahaia onartu da ere, eta Eneritz Basurko hirigintza zinegotziaz gain udalekoteknikariak izango dira mahaikideak.

Bidea irekitzeko obra udaberrian hasiko da

Pliegoak behin onartuta eta konkurtsoan atera ostean, udaberrian hasiko dira bidea irekitzeko lanak. Diputazioko teknikariek ‘emergentzia’ kategoria kendu ostean, ‘urgentzia’ 1 eta 2 mailan sailkatu dituzte datozen egin beharrak, eta horrek nahi baino gehiago atzeratzea eragin du.

1 urgentzian sailkatuta dago Kamiñalde etxe azpiko behe aldeko kontentzio murrua egitea eta goiko aldeko uraren kanalizazioa egiteko obra. 2 urgentzian berriz, urbanizazioa eta ingurumenean kokoaren isurketa dago.

Orain arte obrarekin ezin hasi izanak, hainbat segurtasun arazo ekarri ditu mendiko erorketekin. Herritarrak ez kotxez, ez oinez ezin bertatik igarotzeko neurria hartzea ekarri du.

Ondarroak erakutsi du edozertarako gai dela”

Kamiñaldeko ezbeharra gertatu zenetik, Ondarroako Udalak behin eta berriro kezka adierazi du herritarren aurrean, diru arazoak zirela eta. Izan ere, udaleko aurrekontuak behin eta berriro moldatu behar izan dira arazoari ahalik eta modurik positiboenean aurre egiten. “Beste instituzioek ez dute hitzartutako guztiarekin lagundu, baina guk gure hitza bete dugu eta egora zailenean zeuden herritarren zama arindu dugula uste dugu” esan du Bedialauneta alkateak.

Erakutsi dugu herri bezala edozertarako gai garela, unerik zailenean ere, elkar laguntzeko prest dagoena”. Ezbeharra gertatu zenean euren etxeak ireki zituzten herritarrak, bileretan parte hartu duten bizilagunak eta pazientziarekin jokatzen jakin duten herritarrentzat esker onak adierazi nahi izan ditu Bedialaunetak. “Oraindik egiteko asko dago. Obra hauek, adibidez, aurrekontuetan moldaketak egitera behartu gaituzte, eta horregatik herritarrei eskatu nahiko nieke ulerkorrak izan daitezen egoerarekin”.

Aurrera begira jartzeko deia luzatu nahi izan du alkateak: “Egoera zail honetatik indartuta aterako garela uste dut. Udalaren eta herritarren artean egoeraren kudeaketa eredugarria egin dela erakutsi dugu eta beti esan dugun bezala inor alboan utzi gabe. Herritar guztiontzako bizitza on bat lortzeko, denon oinarrizko beharrak bermatzea izan baita gure lehentasuna auzi honetan eta gainontzekoetan. Eta honela jarraituko dugu”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina