Hitzarmena sinatu du Ondarroako Udalak Berriatuako Cikautxo kooperatibarekin herriko azpiegituren horniduran aurrera urratsa egiteko. Trukean bazkide batzarrak egin ahal izateko herriko aretoak utziko zaizkio enpresari. Enpresa Berriatuan den arren, ondarrutar askok bertan lan egiten dutela eta, herritar askorentzat onuragarria dela uste du udalak.
Ondorengoa jasotzen da Zunbelz Bedialauneta herriko alkateak eta Gotzon Juaristi Cikautxoren presidenteak sinatutako dokumentuan:
-
Udalak, erabilgarri duen oholtzaren erabilera eta muntaia bermatuko du Cikautxok hala behar duenean.
-
Cikautxok, Ondarroako Itxas Aurren dagoen umeen jolas parkean beharrezko den koloretako kautxua hornituko du.
-
Elkarlan hitzarmen hau 2018tik 2021era, biak barne, sinatzen da, epe horren ondoren aztertuko delarik hitzarmena luzatzea edo ez.