Igandean izango da Lasterbidean elkartasun lasterketa

0
Euskal Presoen eskubideen aldeko lasterketa egingo da igandean hilak 17 Ondarroan. Korrikalariak Euskal Herri osotik etorriko dira eta egun osoan zehar herrian ekimenak izango direla ohartarazi nahi diegu herritarrei.
Lasterketak iraun bitartean, korrikalarien ibilbideak behin-behinean moztuak egongo dira, eta herritarrei adi egoteko deia egiten dio udalak, batez ere autoa hartzerako orduan.
Egitaraua:
9:00      Dortsal banaketa
10:00    Zumba luzaketa
11:00    Lasterketa luzea
12:15     Lasterketa laburra
13:00    Sari banaketa
13:30    Ekitaldia
14:00    Dantza aeroa
14:30    Herri bazkaria (Itsas Aurren)
16:30    Umeentzako ekintzak (Itsas Aurren)
17:30    Emakumeen pilota partiduak (Udaletxeko frontoian)
18:30    Kontzertuak musika plazan + Sunsunkordan + Hara!
Kale animazioa, txosnak eta materiala salmenta egunean zehar
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina